XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUBERRIAK

Danok pozik.

Baiña zergatik gaude ain pozik?

Batzuk Jesus jaio zalako, beste batzuk Ikastolara joan bearrik ez degulako... eta beste batzuk, bear bada, mendian elurra ikusten dutelako, baiñan danok pozik.

Kaleetan umeak kantari.

Baserri-auzoetan berdin.

Diruaren poza edo abestien soiñuagatik, danok pozik.

Etxeetan Jesus-en jaiotzak ikusten dira: txabola zakarrak beren asto ta idiakin.

Jesus Aurtxoa barruan, Joxe ta Maria, aita-amakin.

Egun oietan irikitzen dira txanpan botella batzuk, turroi batzuk ere ikusten dira, eta urte berria danok asten degu pozik.

Eguberriak joaten diranean, ai! ta egun bat bezela igaroten dira, gero berriz lanera.

Gu, burua makurtu eta Ikastolara.

Nagusiak lantegietara.

Danok lanera.

Dana dala, danok geure arloan aurrera.

Zorionak eta URTE BERRI ON!

Julian Sagastune.- Tolosa.